Txistulari
Loading Ekitaldiak

« Guztiak: Ekitaldiak

  • This event has passed.

Donostiako Udalaren Txistulari Taldea eta Errenteriako Musika Banda kontzertuan

Iraila 11 19:30

Irailaren 11n Donostian, Donostiako Udalaren Txistulari Taldeak eta Errenteriako Musika Bandak kontzertua emango dute Trinitate Plazan 19:30etatik aurrera

Datorren larunbatean, irailak 11, 19:30etatik aurrera, Donostiako Udalaren txistulari taldeak eta Errenteriako Musika Bandak kontzertua eskainiko dute irailean zehar hirian antolatu den kultur programaren baitan. Donostia Festakek antolatuta, txistulari taldeak eta musika bandak bat egingo dute euskal tradizioko askotariko doinuak eskaintzeko. Emankizunean aukera izango da biribilketa, pasodoble, zortziko, fandango eta euskal doinu ugari entzuteko. Kontzertua Trinitate Plazan ospatuko da 19:30etatik aurrera eta doako sarrera izango du edukiera bete arte (ez da aurretik erreserbatu beharko).

Donostia euren musikarekin alaitzera etorrita, Errenteriako Musika Bandak emango dio hasiera kontzertuari Antonio Peña y Goñiren Donostia pasodoblearekin; une horretatik aurrera, elkarrekin ariko dira bi taldeak. Bat eginda, Gabiltzan kalez kale (Pablo Sorozabal) musika lana izango da lehena, guztiok kalean lasai eta seguru ibiltzeko dugun desioa adierazteko doinua. Jarraian, eta urtero irailean bizi ohi den jai giroa gogora ekarriz, Donostian aski ezagunak diren Idiarena (bariazioekin) eta Brakaman (Raimundo Sarriegi) minuetoa eskainiko dituzte musikariek.

Euskal doinuek osatutako kontzertu-programan, Antxineko abestijak doinu suitea eta Txori kantak bals bariazioduna izango dira hurrengo piezak. Dantza giro alaian jarraituz, Bigarren kalez kale izango da kontzertuko azken aurreko doinua. Programa amaitzeko, Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoen 50. urteurrena gogoraraziko duen pieza-suitea eskainiko dute bandek. Jose Mari Oiartzabal musikari andoaindarraren ekimenez (piezak aukeratu eta musika bandara moldatu ditu), lehen euskal pailazoek sortu zituzten, eta gure herrian eta kulturan txertatuta darraiten, doinuetako batzuk entzungo dira, esaterako: Pintto-pintto, Ttip eta Ttup edo Allakuidaus.

Ekitaldia Alain Ayerdi Errenteriako Musika Bandako zuzendariak gidatuko du, eta pailazoen urteurren piezan Joxe Mari Oiartzabal izango da zuzendari gonbidatua. Ayerdi tronboi, bonbardino eta tuba irakaslea da Irungo Musika Kontserbatorioan; Errenteriako Musika Bandako zuzendaria da eta zuzendari gonbidatu lanetan lan egin ohi du Sapere Aude Sinfonietta edo Ensemble Sugaar taldeekin. Halaber, Kantuban Abesbatza (Hernani) eta Mariaren Bihotza (Donostia) zuzentzen ditu.

Horrela, larunbatean, irailak 11, 19:30etatik aurrera Trinitate Plazan kontzertu berezia gertatuko da, Donostiako Udalaren txistulari taldearen eta Errenteriako Musika Bandaren eskutik. Euskal doinu ezagunen aitzakian, elkarrekin gutxitan jarduten duten bi talde oholtzaratuko dira, txistulariak eta musika banda. Doako sarrera izango da edukiera bete arte.

Artxiboa PDF bertsioan deskargatu

Xehetasunak

Data:
Iraila 11
Ordua:
19:30
Event Tags:

Lekua

Trinitate Plaza
Trinitate Plaza
Donostia, Gipuzkoa 20003 Spain
+ Google Map