
- This event has passed.
Bilboko Udal Txistulari Bandaren kontzertua Bidebarrieta liburutegian
2021 Iraila 11 19:00

Irailaren 11n Bilbon, Bilboko Udal Txistulari Bandak kontzertua emango du 19:00tan Bidebarrieta liburutegian
2004an Bilboko Udal Txistulari Banda berritu zenean kideei dagokionez, aurreneko kontzertua Bidebarrieta liburutegian eskaini zuten eta programa hauxe eskeini zuten. 17 urteren ostean berriro itzultzen dira hilean kontzertu bat eskaintzera eta programa berbera eskaintzea pentsatu dute. Banda tradizionalean eta errepertorio klasikoan oinarritutako doinu eta abestiek osatzen dute egitaraua: zortzikoak, minuetoak, konkurtsotarako idatzitako lanak, doinu eta bariazioak e.a. Egileei dagokionez, Jose Inazio Ansorena, Jesus Maria Bilbao Estefania, Luis Urteaga, Jose Olaizaola, Bruno Imaz eta Rodrigo A. de Santiago izango dira entzungai.
Egitaraua
- Erromatarrena J. I. Ansorena
- Aspaldiko Dantza Jesus Mª Bilbao Estefania
- Kaixo eta Txitxirio J. I. Ansorena
- Txango (suite en 3 tiempos) R. A. de Santiago
- Zortzikoa
- Minue de tamborileros
- Marcha
- Mendian Bai Alai Jose Olaizola
- Goizaldea
- Otoitza
- Artzai abestia
- Mendiko jaia
- Gure abestiak Luis Urteaga
- Andantino
- Kontrapasa
- Arin arina
- Gona gorri Bruno Imaz
Parte hartzaileak
Bilboko Udal Txistulari Banda
Txistu lehena eta zuzendari Garikoitz Mendizabal
Txistu bigarrena Idoia Kareaga
Silbotea Gorka Zabaleta
Silbotea Sabin Bikandi
Perkusioa Asier García