Urteurren borobila ospatuko dute Tuteran Barazkien Gorazarre eta Jai Jardunaldietan, eta noski, Mugarik Gabeko Txuntxuneroek aukerari ezin muzin egin, maiatzaren 4rako hitzordua jarri dute nafar Erriberako herrian.
Mugarik Gabeko Txuntxuneroak Tuterako (Nafarroa) Barazkien Gorazarre eta Jai Jardunaldietan parte hartzeko asmoz, eguneko plana prestatu dute maiatzaren 4an.
Hitzordua goizeko hamar eta erdietan hasiko da Beterri elkartean mokadutxo bat hartuz. Ondoren, 11:30ean kalez kale arituko dira kalejiran. Eguerdiarekin, 12:30ean hain zuzen ere, dantzariak elkartuko zaizkie txistularieei, herriko plazan dantza emanaldia eskaintzeko. Jarraian poteoa aurreikusi dute eta azkenik, bazkaria 14:30ean. Bazkariak 20€ prezioa izango du.
Bertan partehartzeko aurrez izena eman beharra dago, honako helbidera idatziz: murtxante@gmail.com edo telefonoz 646431711 zenbakira whats-app bat bidaliz. Izena emateko epea, maiatzaren 1ean bukatuko da.
Errepertorioa
Erabiliko den txistua fa#koa izango da. Joko diren kantak, berriz, hauexek:
Biribilketak: Alborada Segura, Agur Xiberua, Ai Simón-Ai Mari Migel- Elizondo, Gurea Da, Hego Haizea, Ikusi Mendizaleak, Kinkirrinera, Laurendi, Pozik Gatoz, Udaberriko Lore Politena
Fandango eta Arin-arinak: Arin – Baita Ere, Neska Zaharrak, Porrusalda Baztan, Fand. Las Pamplonas, Jota Lizarra, Tolosako Inauteriak
Dantzak: Zazpi Jauziak, Polka Pik, Bolant Dantzak, Hegi, Txapeloaz….
Partiturak eskuratzeko klikatu hemen. Tuterako Txistulariak Lehenengoak eta Mugarik Gabeko Txuntxuneroak taldeak dira antolatzaile.
Bestetik, jardunaldietako egitarau ofiziala hemen duzue ikusgai.