Txistulari aldizkaria: hamargarren alea eskura (1929)

EHTEk 1936ko gerraren aurretik publikatu zituen Txistulari aldizkariak digitalizatu ditu. Hamar aleko bilduma pixkanaka bazkideen eskura jartzen dihardugu. Oraingoan hamargarren alea dakargu, jada eskuragarri dago gure webean, oso-osorik.

Euskal Herriko Txistulari Elkartea 1927an jaio zen. Txistulari aldizkaria, berriz 1928ko martxoa-apirilekoa du lehenengo zenbakia. Aldizkaria gerrarekin bere jarduna eten eta berrabiatzerakoan hutsetik hasi zen, horregatik bi garai bereizten ditugu: gerra-aurrekoa eta ostekoa. Oraingoan, garai horretako 10. alea dakargu hona.

Gerra aurreko lehenengo 10 aleak digitalizatu berri ditugu, eta pixkanaka webean, bazkideen esku jarri ditugu.

Hamargarren zenbakia

1929ko iraila-urriari dagokion alea da Txistulari Aldizkariko 10. zenbakia. Argitalpena Bonifacio de Etxegaraik sinatzen duen artikulu batekin hasten da, Arrateko Ama Birjinari eskainia. Garibai izeneko batek, kronika erlijioso batekin osatzen du informazioa. Erlijiotik, filosofiara salto eginez jarraitzen du aldizkariak, ondoren Filosofia del Txistu idatzia baitator,  Francisco Uriartek sinatzen du gogoeta interesgarri hori. Esnaola maisuaren heriotzaren berri eta olerki batek betetzen dute hurrengo orrialdea, azkena euskaraz idatzia

Kontakizunak eta euskara ale honetara itzuliz, aurrekoan bi hhorietatik deus ez baitzekarren, Aspo Madarikatua izenburupekoa sinatzen du Ereslazu ezizenak. Kronika batek jarraipena ematen dio ale honi, Iztueta eta Olanori  Zaldibian eskainitako festa omenaldiaren ingurukoa berau, argazki eta guzti. Ricardo Etxegarairen El tamboril siempre rie artikulua, azpimarragarria idazlearen adina: 15 urte.

Literaturarekin jarraituz, Martin de Angiozar eta Shantik beren gogoetak haizatzen dituzte artikulu banatan. Bestetik, Baskonia agirtalpenak 37 urte betetzen zituen, Buenos Aireseko (Argentina) aldizkariaren berri emateko nahikoa arrazoi beste artikulu batean. Idatzi labur batzuekin bukatzen da 10.ale hau: Eako txistularia, hildakoen berri, bazkide berriak eta aldizkariaren prezioaren inguruan.

Musika atala

Honako partiturak argitaratzen dira ale honetan: Isidro Ansorenak sinatzen duen Puxketan biribilketa luzea, zeina Irungo txistulariei eskainia da eta I. Lizarriturrik sortutako fandango eta arin-arin bana.

Benetako altxorra, datu interesgarriz eta bitxikeriaz betea, bazkide guztien eskura pdf formatuan deskargatzeko aukerarekin. Benetako oparia.

Aldizkaria ikusteko klikatu hemen (soilik erregistratutako bazkideentzat eskura).


Bazkide egiteko, bidali zure datuak txistulari@txistulari.eus-era.

Bazkide egiteko informazio gehiago hemen.

Bazkidea bazara, baina ez bazaude web gunean erregistratuta, idatzi komunikazioa@txistulari.eus-era