Izen ematea ireki da Txistulari Gazteen Txapelketarako

Martxoaren 30ean ospatuko da Hernaniko Txistulari Gazteen Txapelketa. Izen emate epea ireki eta oinarriak aurkeztu berri dituzte.

Hernaniko XIV. Txistulari Gazteen Txapelketako martxoaren 30ean ospatuko da aurtengoan. Ohi bezala, lehiaketa, Gipuzkoako herrian egiten den Txistulari Jaialdiaren egitarau barruan izango da, martxoaren 30 eta 31erako egitaraua prestatu baitute Goizetik eta Leokadisti txistu taldeko kideek.  Antolakuntzan ondoan izan dute Euskal Herriko Txistulari elkartea eta Hernaniko Musika Eskola. Larunbatean lehiaketa izango bada igandearako txistularien topaketa deitu dute.

Izena emateko epea jada zabalik dago eta martxoaren 20an itxiko da. Oinarriak hemen ikus ditzakezue. Izena emateko, orri hau bete behar da.