Txistulari aldizkaria: 1928ko hirugarren alea eskura

EHTEk 1936ko gerraren aurretik publikatu zituen Txistulari aldizkariak digitalizatu ditu. Hamar aleko bilduma pixkanaka bazkideen eskura jartzen gaude. Oraingoan hirugarren alea dakargu, jada eskuragarri dago gure webean, oso-osorik.

Euskal Herriko Txistulari Elkartea 1927an jaio zen. Txistulari aldizkaria, berriz 1928ko martxoa-apirilekoa du lehenengo zenbakia. Aldizkaria gerrarekin bere jarduna eten eta berrabiatzerakoan hutsetik hasi zen, horregatik bi garai bereizten ditugu: gerra-aurrekoa eta ostekoa. Oraingoan, garai horretako 3. alea dakargu hona.

Gerra aurreko lehenengo 10 aleak digitalizatu berri ditugu, eta pixkanaka webean bazkideen eskura jarriko ditugu.

Hirugarren zenbakia

Ale hau, dantzaren inguruan ari da bereziki. Hainbat egileren aipamenak tartekatuz, zita moduan, dantzen ontasunak, pekatua, kanpoko dantzenganako arbuioa eta abr plazaratuz.

Zenbakiaren sarrera, euskaraz eta gaztelaniaz datorrena, Gotzain berriari ongi etorria eta laudorioak eskiantzera zuzenduta dago erabat. Erlijioak, agerpen ugari ditu hirugarren zenbaki honetan. “Zenbaki hau, zentsura zibil eta erlijiosoek ikuskatu dute”. Hori irakur daiteke aldizkariaren agurrean.

Euskararen presentziak pisu haundiagoa du aurreko bi aleetan baino. Altubetar Seberrek sinaturiko ipuina, Euskalerriko enkandu onak izenekoak, debruak eta aingeruak, dantzen eta tradizio zein tistuaren defentsa bezalako elementuak barnebiltzen ditu. Beste ipuin modukoa da Agirre izeneko batek dakarrena, Danbolina epaikari.

Gaztelaniaz hiru artikulo luze dakartza, bata bi udal goraipatuz: Zumaiako (Gipuzkoa) udala ezpatadantzari taldea sortzeagatik eta Bertizaranen (Nafarroa) txistu eskola bat sortu izana. Bestea, Los cuadros de ezpatadantza izenburupean dantza horrek izan behar duen bandera, ezaugarri eta bestelako zehaztasun eta ezaugarriak azaltzen ditu. Azkenik, Sandalio Tejadak sinaturiko La romería vasca ha desaparecido aipagarria.

Partiturak

Musikari dagokionez, bina fandango luze eta bina arin arinez osaturiko bilduma aurkezten du aldizkariak. Egilea Jose A. de Erauzkinena da.

Ezin aipatugabe utzi beste bi kontu. Batetik, elkarteko ohorezko lehendakariaren aurkezpena: Juan Mikel Biurrarena, zeinak kargua Urduñako (Bizkaia) batzarrean hartuko duela iragartzen den. Eta bestetik, Bilbon antolaturiko Txistu banden lehiaketak izango dituen oinarriak dakartza. Ikusgarria epaimahaia: Jesus Guridi, Eduardo Gorosarri eta Manuel Landaluze.

Benetako altxorra, datu interesgarriz eta bitxikeriaz betea, bazkide guztien eskura pdf formatuan deskargatzeko aukerarekin. Benetako oparia.

Aldizkaria ikusteko klikatu hemen (soilik erregistratutako bazkideentzat eskura).


Bazkide egiteko, bidali zure datuak txistulari@txistulari.eus-era.

Bazkide egiteko informazio gehiago hemen.

Bazkidea bazara, baina ez bazaude web gunean erregistratuta, idatzi komunikazioa@txistulari.eus-era