Non gaude?

Duela aste batzuk, ixil-ixilik txistulari.eus web-gunea itxi dugu. Etengabe mugimenduan dago Euskal Herriko Txistulari Elkartea, eta agian, tenorea da pixkat gelditu eta birkokatzeko. Non gaude?

Txistulari.com atariaren jaiotza aurrera pausu itzela izan zen elkartearentzat eta txistulariontzat, dudagabe. Eskerrik beroenak Felix Vigor kideari, berak egin baitzuen posible bere lan eskergarekin. Aldaketak ugariak izan dira gurean, eta komeni da gure burua kokatzea.

Web berria

Orain, gure erreferentea txistulari.eus da. Eraikiz joan behar dugun atariak, badu zer hobetua eta lana dugu aurretik, zalantzarik ez da. Astean zehar egunero berri bat behintzat jasotzen du gure atariak, astelehenetik ostiralera eguneratu egiten da albisteen atala. Agendan, txistu munduak duen eskaintza plazaratzen dugu egunero. Gure helburua, ataria, txistularion erreferente eta topagune bihurtzea da. Horretarako, web gunea elikatzeko deia ere egiten dizuegu. Agenda, berriak, argazkiak, bideoak, artikuluak, kronikak, iradokizunak…bidali iezazkiguzue, ongi etorriak izango dira denak! Eskuz esku eraiki dezagun nahi dugun web-gunea.

Non gaude?

Mugimendu etengabean gaudela diogu eta bidean, helbide elektroniko anitz sortu ditugu. Komeni da beraz gauzak argitzea.

Web gunea elikatzeko, bazkide gisa erregistratzeko gorabeherak eta orohar komunikazioarekin zer ikusia duen orotarako komunikazioa@txistulari.eus helbidea duzue. Baita Txistulari aldizkarian jaso daitezkeen artikulu eta berrietarako.

Harpidetza kontuetarako, zuzendaritzarekin harremanetan jartzeko eta bazkide datuak eguneratzeko txistulari@txistulari.eus da bide egokiena.

Hauek dira bi aukerak eta modu eraginkorrena gurekin kontaktua egiteko.

Sarean

Trans mediaren garaian gaude aspaldi, horregatik eskura ditugun tresnak zukutu beharra dugu. EHTE Facebook eta youtuben, kanal propioarekin, dago presente. Eskura ditugu tresna horiek beraz.

Ekimenak

Lau ekimen azpimarratu ditzakegu momentu honetan, bidean gehiago badira ere. Batetik, Txisturako Konposizio lehiaketa irailaren batera arte obrak jasotzeko epea irekia duena. Kasu honetan kontaktua konposiziolehiaketa@txistulari.eus helbidean egin daiteke. Bigarrenik, elkartearen irudia berritzea helburu duen Logo Bila lehiaketa, irailaren 7rarte aurkeztu daitezke lanak. Folk&Txistu erreportai seriea, baldintzak betetzen dituzten proiektuen inguruko informazioa jasotzeko epea zabaldu dugu uztaila arte. Eta azkenik, elkartea gaztetzeko 17 baino gutxiago? kanpaina.

Galtzak bete ekimen. Eta ez ahaztu, zuk ere elikatu dezakezula proiektua.