Urnietan dianak

Txanbolin txistulari bandak Urnietako dianetan parte hartzeko gonbidapena luzatu die txistulariei. Izena irailaren 23aren aurretik eman behar da.

Urnietako kaleetan izango den diana irailaren 28an izango da eta bertan parte hartu nahi duen txistulariak Anttoni (695766052) esan behar dio irailaren 23aren aurretik. Fa tonuan afinatutako txistuekin joko da eta ahal bada beltzez edo txuriz jaztea eskatu dute antolatzaileek.

Irailaren 28an goizeko hamarretan elkartuko dira San Joan plazan eta hamabiak aldera arte herriko kaleetan kalejiran ibiliko dira aukeratutako biribilketak joaz. Bukatutakoan batzokian hamaiketakoa egingo dute.