Mugarik Gabeko Txuntxuneroek irailaren 10ean Sarako kaleetan Marinelak danborradarekin txistua jotzera joateko deia egin dute.
Txuntxuneroek zabaldu duten oharrean zehazten denez, Sarako alde zaharrean ibiliko den danborrada 10:45etan abiatuko da eta udaletxean 13:00etan egingo zaien harrerarekin bukatuko da. Ondoren, 14:00etan, elkarrekin bazkaltzera joango dira.
Txistularientzat bazkaria musutruk izango da, baina abuztuaren 30aren aurretik eman behar da izena Sebastiani sitxassa@orange.fr helbidera idatziz. Txistulariei lehentasuna emango bazaie ere, gogoan izan lekua mugatua dela.
Falta dituzuen partiturak hemen eskura ditzakezue.