Ikusi arte Filipe, ez adiorik!

Txistuaren figura handia joan da Iparraldean. 2023ko abuztuaren 15ean, Filipe Saez gaixotasun luze baten ondorioz hil zen 64 urte zituela, Niort hirian (Deux-Sèvres departamendua).

Konpromiso politikoak eta ETAko kide izateak ezkutatzera eraman zuten Ahurtiko (Lapurdi) Belloc abadian fede-bideari jarraitu baino lehen. Salatua eta gero espetxeratua, urte askoan Euskal Herritik urrun bizi izan zen. Niorten psikologo bezala bizitzen jarri zen eta bertan sortu zuen familia.

Filipe txistulari miragarria zen, musika barrokoaren zale, bere instrumentua organistekin jotzea biziki maite zuena. Milafrangakoa zen jatorriz, eta haren hiletak Iparraldeko txistulariak mugiarazi zituen, haien emozioa Agur Jaunak elkarrekin joaz gauzatu zelarik.

Gaur egun Bidarraiko hilerrian dago.