Tafallako txistularien alardea abuztuaren 20an izango da.
Antolatzaileek Tafallako 52. Alardearen prestaketaren berri emanez mezua bidali dute. Entseguak uztailaren 31an eta abuztuaren 2, 8 eta 10ean izango dira Tafallako Kultur Etxean (Tubal kalea, 19) arratsaldeko 19:30etan. Azkeneko entsegua abuztuaren 20an bertan izango da goizeko 9:30etan udaletxeko aretoan (D. Francisco de Navarra plaza). Honen ondoren hamaiketakoa izango da Alkartetxean.
Kontzertua 13:00etan izango da Foruen plazan, ohikoa denez.
Kontzertuan Aitor Urkiza Ziraukiren zuzendaritzapean joko diren piezen partiturak ere bidali dituzte antolatzaileek. Hauek dira!
Lanak bukatutakoan, 14:30 aldera, bazkaltzera joango dira izena eman dutenak Ereta Pasealekura.
Alardean parte hartzeko asmoa duten txistulariek abuztuaren 6aren aurretik Andoniri datu hauek bidali behar dizkiote (640 56 45 04 WhatsAppera edo acortijy@gmail.com emailera):
- Izen-abizenak
- Herria
- Telefonoa eta emaila (aurrikusi gabeko zerbait gertatzen denerako)
- Joko duzun soinu-tresna
- Txistularia bazara, zein ahots joko duzun: 1, 2 edo silbotea
- Jatera geratuko zaren
- Bazkarira zurekin etorriko direnen kopurua (zurekin datozen helduek 20 € pertsonako). Zurekin adingabeak badatoz, esan zenbat diren ere.
2023/08/10 EGUNERAKETA:
Txistulariek joko duten egitarauan aldaketak izan dira. Luis Urteagaren ALKATE SOINUA eta Celestino Pozuetaren IRUINXEMEA (EL PAMPLONICA) gehitu dira eta IRUÑATARRA kendu da. Hauek dira partiturak:
ALKATE SOINUA
IRUINXEMEA (EL PAMPLONICA)