Txistua nagusi, Herri Uzta festibalean

Gaur hasi eta urriaren 8ra arte ospatuko da Uztaritzen, Kanbon, Arrangoitzen eta Lesakan, Herri Uzta jaialdiaren 6. edizioa, eta aurtengoan, txistua izango dute gai nagusi. Gauzak horrela, Herri Soinu elkarteak, Hats Berri eragileen laguntzarekin, Euskal Herriko Txistulari Elkartearekin egin du bat festibal hau antolatzeko, eta 3 zuloko hainbat flauta motaren kontzertua eta txistu banden alardea antolatu ditu, besteak beste.

EGITARAUA
Urriak 5

Uztaritze – Latsa Gelan

19:00,  Festibalaren estrenaldia, hautetsi, elkarteen arduradun eta artistekin, Tripan taldeak eta Christian Bordak alaiturik.
20:30, Kontzertua: Mixel Etxekopar.

Urriak 6

Kanbo – Herriko Etxean

18:00,  Hitzaldia, Pierre Hairaren eskutik: Txistuen sartzea Iparraldean. Musika sorkuntza, Asier Goeiaskoetxearen eskutik, Maddalena Luzzi, Ibai Indart, Filipe Lesgourgues eta Intza Daguereren partehartzearekin.

Kanbo – Sant Laurent eliza (10 euro)

21:00, Kontzertua: Hiru zuloko txistu bakarlariak. Ángel Rufino de Haro, Pere Joan Martorell, Jean-François Gerold, Mixel Etxekopar, Fermintxo Garaikoetxea, Kattalin Haira, Jon Ansorena eta Gorka Pagonabarraga.

Urriak 7

Kanbo

11:00-12:30,  Biribilketa karriketan, hainbat talderekin: Bilbo, Iruñea, Gasteiz, Deba, Tolosa, Hernani, Baztan, Donostia, Baionako Kontserbatorioa, Uztaritzeko taldea…
12:30, Taldeen harrera Herriko Etxean eta kontzertu txiki bat.
17:00, Txistu taldeen kontzertua Mediatekaren gelan.

Lesaka – Herriko Etxearen Gelan

20:00,  3 zuloko txistu bakarlarien kontzertua: Angel Rufino de Haro ‘El Mariquelo’ (Salamanka) eta Pere Joan Martorell (Mallorka).

Urriak 8

Arrangoitze – Mutxikoaren eguna

11:30, Herriko Plazan, Betti Beteluri omenaldia, mutxikoak, herriko eta ohizko dantzak. Ezpeletako Txaranga eta Gaita Luze taldeak alaiturik.
12:30, Natura antzokian, Txakatuk Uztaritzeko txaranga gaztea, Txistuk’has eta Ezpeletako txaranga.
16:00, Natura antzokian, Oñatz Dantza Taldea (Oñati – Gipuzkoa), Burrunka Mugatik At eta Baztango Dantzariak (Elizondo – Nafarroa).
18:00, Mutxikoak eta herriko dantzak. Musika: Kiki Bordatxo eta Uztaritzeko Gaiteroak.

Herri Uzta jaialdiko egitarau osoa, hemen.