Silboberrik kontzertua ostegunean, VIII. Musikagileak Zirkuituan

Pasa den astean eman zaio hasiera VIII. Musikagileak, Musika Garaikidearen Zirkuituari, eta azaroa bitartean hainbat emanaldi izango dira. Tartean, nola ez, baita txistu kontzertua ere.

Hain zuzen, ostegun honetan, urriak 5, Silboberri elkarteko txistulariek kontzertua emango dute Musikenen, Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegian (Donostia), 20:00etan hasita. Sei obra joko dituzte, eta horietako hirurena erabateko estreinaldia izango da. Hain zuzen, txistu laukoterako Francisco García Álvarezen Adward Lüge (2014); txistu laukoterako Urtzi Iraizozen Zidor (2014) eta txistu hirukoterako Carlos Villasolen El silbo de los aires amorosos (2017). Horiez gain, beste hiru obra ere joko dituzte: txistu bikoterako Hilario Extremianaren Bat gehi bat… Bi? (2004); txistu eta akordeoirako David Cantalejoren A través de un sueño (2011); eta txistu, akordeoi eta perkusiorako Joseba Torreren Kantuz Elkartuz (2016).

Silboberri Txistu Banda osatauko dute elkarteko txistulari gertukoenek: Aitor Amilibia, Sergio Torices eta Iñaki Martinek. Kasu honetan, ordea, lagun izango dituzte Jose Antonio Hontoria akordeoijolea, eta Nerea Quincoces eta Lander Bilbao perkusiojoleak.

VIII.Musikagileak, Musika Garaikidearen Zirkuituko programa osoa, hemen ikusgai.

Silboberriren kontzertuko programa, hemen ikusgai.