Mugarik Gabeko Txuntxuneroek jakinarazi dutenez, EH Bilduk apirilaren 17an 12:00etan Iruñean Aberri Eguna ospatzeko antolatu duen manifestazioa alaitzeko txuntxuneroen parte hartzea eskatu dute antolatzaileek.
Txuntxuneroek CINES GOLEM-en La Tramontana eskulturaren ondoan 11:30/11:45 artean elkartzeko deia egin dute. Txistu alaien doinuarekin iriki nahi dute bidea eta horretarako txuntxunero guztiak FA # tonuko txistuekin etortzea eskatu dute, ekitaldiak eskatzen duen itxurarekin jantzita, eta hau da aukeratutako abesti sorta:
- Agur Zuberoa
- Ai Simon – Ai Mari Migel
- Amnistiaren kantua
- Atiarno -Sandalio Tejada-
- Batasuna
- Egun da Santimamiña
- Eusko euskotarrak gara
- Eusko gudariak
- Goazen mendirik mendi
- Gora Euskadi
- Ikusi mendizaleak
- Kantuz agure zaharra
- Kantuz txoriak txori
Partiturak hemen jarri dituzte parte hartu nahi duenaren esku.
Oraingo honetan, logistika arazoak tarteko, bazkaria bakoitzak bere aldetik antolatu beharko duela esan dute Txuntxuneroek.