Portugaleteko VIII. Txistulari Egunera deia

Portugaleteko Txistu Zaleak Elkarteak gonbidapen hau egin die Euskal Herriko txistulariei:

Txistulari lagunak:

Aurten berriro ere, Portugaleteko Txistulari Eguna ospatuko dugu maiatzaren 28an, larunbatean. VIII. edizio honetan aurrekoan egindakoari eutsiko diogu zuekin txistua jotzen gehiago disfrutatzeko asmoz. Txistua Portugaleteko kaleetatik entzutea eta Portugaleteko Udalaren Txistulari Bandaren berregiteko eskaera aldarrikatzea ere badira gure helburuak egun honetarako.

Atsegin handia da guretzat zuek, Euskal Herriko txoko guztietako txistulariak, gurera gonbidatzea, eta asmo horrekin, ondoan doakizu egungo egitaraua. Partiturak esteka honetan dauzkazue eskuragarri: https://drive.google.com/open?id=18FQ5- tfvVvGyBNMk5ohfg88glN3Bk1em

Gurekin bazkaltzera etorri nahi izanez gero, ezinbestekoa zaigu izena ematea maiatzaren 20a baino lehen. Horretarako, adierazitako banku kontuan dagokion dirua sartu behar izango duzue, diru-sarreran izen-abizenak adieraziz. Bazkariko prezioak ere hor dauzkazue.

Amaitzeko, maiatzaren 25ean, asteazkenean, 19:00etan IKUSGARRI Dantza Taldearen egoitzan (Plaza José Ma Martínez de las Rivas, z/g, 48920 Portugalete) egingo dugun entsegu orokorrera etortzera gonbidatu nahi dizuegu.


BAZKARIA SUBITO TABERNAN IZANGO DA. HAUEK DIRA PREZIOAK.

Portugaleteko Txistu Zaleak Elkarteko Bazkideak: 13 €
TXISTULARIAK: 18 €
LAGUNTZAILEAK: 23 €

LABORAL KUTXA: ES65 3035 0062 3106 2006 8585

zehaztu IZEN-ABIZENAK