Txistu masterclassa Hilario Extremianarekin

Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan txistu masterclassa izango da maiatzaren 4an.

Hilario Extremianak emango du masterclassa eta txisturako konposatutako errepertorioa barru-barrutik ezagutzeko aukera ezin hobea izango da.

Izena emateko jardueraren ardura duen Garaine Jorajuría irakasleari idatzi behar zaio apirilaren 29 aurretik gaian Txistu masterclassa jarriaz eta datu pertsonalak jarriaz (izena eta deiturak, telefonoa, emaila).