Bilboko eta Donostiako Udal Txistu Bandak hedabideetan agertu dira egunotan. Garikoitz Mendizabalek zuzentzen duen taldea ETBn izan da eta Berria egunkariak Jose Ignazio Ansorenaren bandak eskeinitako kontzertu baten kritika plazaratu du.
Urriaren 5ean, Donostiako Udal Txistu Bandak kontzertua eskaini zuen Igartubeitia baserrian, Zumarragan. Emanaldiak musika eta umorea uztartzen zituen eta Antioko 36. Musikaldiaren baitan programatua zegoen. Berreskuratu hemen kontzertuaren inguruko informazioa.
Berria egunkariak kontzertuari buruzko kritika bat plazaratu zuen urriak 8ko alean. Artikulua Marta Garcia kazetariak sinatzen du eta Amore onez darama izenburu, kritikaren zentzu positiboa aurreratuz. Horren erakusgarri, Garciak bi esaldiokin bukatzen du idatzia:”norbere buruaz barre egiteko gaitasuna sen onaren, ezagutzaren eta maitasunaren zantzu izan ohi da. Horietako bat ere ez zaio falta Donostiako Udalaren Txistulari Taldeari.” Artikulua lotura honetan irakur daiteke osorik.
Bilbo udal txistulariak
Denboraldi berriari hasiera eman zioten atzo, urriak 10, Bilboko Udal Txistulari Bandako kideek. Folk kutsuko emanaldia eskaini aurretik, ETBko kamarak izan zituzten entsegu lokalean bisitan. Entsegua pixkat grabatu eta elkarrizketa laburra egin zioten Garikoitz Mendizabali, hemen ikus dezakezue. Bertan Garikoitzek denboraldia berriaren eta Pirineoen Magalean kontzertuaren inguruan mintzo da.