Donostiako Txistularien Kontzertu Nagusia abuztuaren 10ean ospatuko da

Donostiako Aste Nagusian ezin falta ohiko Txistularien Kontzertu Nagusia. Jose Ignazio Ansorenak zuzenduriko emanaldiak askotariko errepertorioa aurkeztuko du Konstituzio plazako oholtzan. Gonbidatu ugari izango dira bertan. Hitzordua abuztuaren 10ean, arratsaldeko 8:30ean.

Gipuzkoako hiriburuak Arabakoari hartuko dio txanda txistulari alardeen segidan. Abuztuaren 10ean Donostiako Konstituzio plaza txistu zalez beteko da Jose Ignazio Ansorenak zuzenduriko kontzertuaz gozatzeko. Emanaldia arratsaldeko 8:30ean hasiko da, eta ohi dutenez gogoan izango dituzte hainbat musikari.

Kontzertua hiriari kantatuaz eta aurresku batekin hasiko dute. Orduan igoko da eskenatokira lehen gonbidatua, Katerin Artola aurresku txapelduna. Ondoan izango ditu Lezoko dantzariak ere.

Kontzertuan zehar Victoriano Iraola letragilea izango dute gogoan, Raimundo Sarriegiren hainbat doinu joz. Estitxu kantaria ere ekarriko dute oroimenera, bere jaiotzaren 75. urteurrena dela medio. Memoriara ekarriko dituzte baita, Akelarre musika taldearen doinuak, txisturako moldatuak oraingoan.

Gonbidatuen artean bakarreko txistulari gisa arituko da Leire Retegi txistulari leitzarra. Aurten Hernaniko Txistulari Gazteen txapelketa irabazitakoa da Leire eta bi doinu eskainiko ditu Konstituzio plazako publikoaren aurrean.

Haizea Muñoz, Josu Yeregi eta Jaione Olazabal kantari bakarlari gisa arituko dira. Ziekoko gaiteroak eta dantzariak ere izango dira gonbidatuen artean. Ez dira faltako metal boskotea, perkusiolariak, Euskal Herriko txistulariak eta abesbatza ere.

Egitaraua

****Jagoba Astiazaran

*****Ángel Briz

******Xanet Arozena