Marques de Riscal upategian grabatuko dute Lurra, Ardoa, Dantza ikuskizuna

Argazkia: Marques de Riscal upategia Ziekon.

Iñaki Palacios eta Mulixka Dantza taldeak ETBrako saio berezia grabatuko dute Ziekon, Marques de Riscal upategia entzutetsuan. Lurra, Ardoa, Dantza ikuskizunaren grabaketaz gozatu ahal izango duen publiko kopurua mugatua izango da.

Ekainaren 30ean Ziekon (Araba), Mulixka Dantza taldeak eta Iñaki Palaciosek, bere ohiko kolaboratzaileez inguratuta, emanaldi berezia emango dute. Izan ere ETBk saioa grabatuko baitu, non eta Arabar Errioxako upategi entzutetsuenetako batean: Marques de Riscalen. Emanaldia publikoarekin izango da, baina lekuak mugatuak izango dira eta aurrez gonbidapena eskuratu beharra dago.

2017an kaleratu zuen Iñaki Palaciosek Lurra, Ardoa, Dantza diskoa, zeinak Mulixka dantza taldearekin sortutako ikuskizuneko musika jasotzen zuen. Ordutik emanaldiz emanaldi aritu dira. Ziekoko hitzorduarekin etapa bat itxi eta berri bat irekiko dute Palacios eta Mulixkako kideek, proiektu eta disko berri baitute esku artean. Iñakik adierazi digunez laster jakingo dugu egitasmo berriaren nondik norakoak, bitartean ardoaren munduari eskainitako ikuskizunaren emanaldi ezin bereziagoaz gozatzeko aukera hau baliatu dezakegu.