Lehengo astean hil zen German Aldekoa danbolintero eta dantza-maisua.
Alejandro Aldekoa eta Maria Arriagaren lehenengo semea Berrizen 1953an jaio zen. Aita danbolinteroa eta dantza-maisua izaki, etxetik jaso zuen herriko musika eta dantzaren inguruko jakintza, ondorengoei helarazten aritu dena. Alejandro Aldekoak sortutako San Lorenzo dantza taldean anaiarekin batera dantzan aritua, aita hildakoan txistulari lanetara pasa zen.
Pasa den maiatzaren 31an hil zen 71 urterekin.