Hemen da Txistulari Gazteen II. Txapelketa

Euskal Herriko Txistulari Elkarteak eta BilbaoMusikak bigarren aldiz antolatu duten txapelketan gazte ugarik eman dute izena. Hori tarteko, txapelketa bi egunez luzatuko da. Gazteenak maiatzaren 11n ariko dira Bidebarrietan eta 18 urtetik gorakoak maiatzaren 12an BBK aretoan.

Maiatzaren 11ko kategoriak alde zaharreko Bidebarrietako liburutegian lehiatuko dira. Goizeko 11:00etan hasita, 12 urte edo gutxiago dituzten txistulariek hartuko dute parte. Guztira 20 haur dira txapelketako maila honetan parte hartzeko izena eman dutenak. Arratsaldeko 17:00etan hasita, berriz, 13-17 urte bitarteko txistulariak ariko dira, guztira 16 txistulari gazte.

Maiatzaren 12an, eguerdiko 12:00etan hasita, Bilboko BBK Aretoan (On Diego Lopez Haroko Kale Nagusia, 19-21, 48001 – Bilbo, Bizkaia), 18-25 urte bitarteko gazteak arituko dira. Guztira lehen mailako 8 txistularik eman dute izena: lau bizkaitar, hiru nafar eta gipuzkoar bakarrak. Haien artean, aurreko urteetan txapela jantzitakoak badira, sarituak ere, baita lehen parte hartzea dutenak ere.

Txapelketa, Euskal Herriko Txistulari Elkartearen eta BilbaoMusikaren artean antolatu da, eta Bilboko Udalaren eta BBKren babesa jaso du, bigarren urtez jarraian. Gainera, Gancedo, Ezpela eta Silboberri Txistu Elkartearen laguntza ere jaso du.