Txistu Eguna eta Batzar Orokorra Gasteizen

Apirilaren 6an Gasteizen izango da Euskal Herriko Txistulari Elkarteko bazkideen urteko Ohiko Batzar Orokorra.

Elkarteko zuzendaritzak, bazkideei bidali dien gutunean, Gasteizen ospatuko den Txistu Egunean eta Batzar Orokorrean parte hartzeko gonbidapenarekin batera bazkarira joateko edota autobusa erabiltzeko asmoa dutenek martxoak 30 baino lehen egin behar dutena argitzen ditu.

Kalejiran eta kontzertuan FA tonuko txistuak eta SI b tonuko silboteak joko dira.

EGITARAUA (Azken eguneraketa: 2024/03/25)

9:00 Elkarretaratzea Florida Parkeko kioskoan eta KALEJIRA
10:00 EHTEren URTEKO OHIKO BATZARRA Goiuri Jauregian (Villa Suso)
12:00 Hamaiketako arina Plaza Berrian (Udaletxearen plaza)
13:15 KONTZERTUA Plaza Berrian (Udaletxearen plaza)
13:45 KALEJIRA
14:30 Adiskidetasun BAZKARIA