Mugarik Gabeko Txuntxuneroek hurrengo astean Ziburuko Marinelak danborradarekin Tafallako kaleetan jotzera gonbidatu ditu txistulariak. Izena emateko azten eguna otsailaren 3a da.
Otsailaren 10erako antolatu duten egitaraua goizeko hamarretan Alkartetxean elkartuta hasiko da. Hamarretakoa (5 €) bertan egin ondoren txistulariak eta danborrada Tafallako alde zaharrean ibiliko dira. Ordu bata eta erdietan Nafarroa plazan bukatu eta Olite-Erriberrin bazkalduko dute (10 €).
Bertan parte hartu nahi duten txistulariek otsailaren 3a baino lehen Andoniri idatzi behar diote 640564504 zenbakira Whatsappez edo acortijy@gmail.com helbidera.
Ohikoa denez, Fa # tonuan doitutako txistuak joko dira. Marinelak danborradak pieza hauek jotzen ditu:
Partiturak behar dituenak hemendik deskarga ditzake. PDF formatuan dauden artxiboak bakarrik hartzea gomendatzen da, Encore formatuan daudenak ezin bait dira ireki Encore programa izan gabe.