Txistu irakaslea behar dute Etxarri Aranazen

Otsailaren 2ra arte aurkez daitezke hautagaitzak Etxarri Aranazko udalean.

Lehengo astean Etxarri Aranazko udalak zabaldu zuenez, herriko musika eskolan aldi baterako txistu irakasle bat hartzeko deialdiaren oinarriak argitaratu dituzte. Deialdi bera txistu irakasleen lan poltsa sortzeko erabiliko dute. Bete beharreko baldintzen artean txistu irakasle titulua eta euskaran C1 maila izatea daude.

Hautagaien artean egon nahi dutenek Etxarri Aranazko udalak eskatutako dokumentazioa beranduenez otsailaren 2an aurkeztu behar dute.

Hemen ikus dezakezue deialdi osoa: Etxarri Aranazko udala.