Jo Txistua elkarteak 20 urte

Baionako Jo Txistua elkarteak Euskal Herriko txistulariak 20. urteurreneko ospakizunean parte hartzera gonbidatu ditu.

Martxoaren 9an ospatuko dute urteurren festa. Goizeko hamarretan elkartuko dira hamarretakoa egiteko Baionako Gargantua Peñan. Hamaiketatik ordu bietara hiriko kaleetan txistua joaz ariko dira eta ondoren bazkari gozoa jatera Kalostrape jatetxera joango dira.

Izena emateko, otsailaren 15aren aurretik jotxistua@gmail.com helbidera idatzi behar da. Hau da Jo Txistuak zabaldu duen deialdia, bertan ageri da bazkariko menua eta kalejiran joko den errepertorioa.

Partiturak hemendik deskarga daitezke otsailaren 10era arte.

Honekin lotuta, Nafarroan autobusa antolatzen ari dira Baionara Jo Txistuaren urteurrenera joateko. Izena ematen duen jende kopuruaren arabera geltoki ezberdinak izango badira ere, Tutera, Tafalla, Iruñea, Pagozelai eta Hernani izan daitezke. Autobus horretan joan nahi duenak Jo Txistuari idatzi beharrean Andoniri idatzi behar dio otsailaren 5aren aurretik 640564504 zenbakira Whatsappez edo acortijy@gmail.com helbidera.