Argazki, eskutitz, ikusentzunezko eta artikuluen katalogazioaren zati bat bertan kontsultagarri dago.
Azken urteetan, 2020tik, Euskal Herriko Txistulari Elkartea bere dokumentuen katalogazio eta digitalizazioan murgilduta dago. Elkarteak hainbeste urtetan bildu dituen argazkietan txistulari ugari izen-abizenekin ageri dira garaian garaiko ekitaldietan. Txistularitzak hainbeste urtetan izan duen ibilbidearen zati garrantzitsu bat argazki horietan gordeta geratu da.
Argazkiek katalogazioaren zati garrantzitsua hartu dute. Horien ondoan daude Txistulari aldizkariaren lehenengo bi aroetako artikulu eta partiturak ere. Guztiak Euskariana plataforman kontsulta daitezke, Eusko Jaurlaritzak euskal kulturari eskainitako leiho digitalean.
Katalogatu diren azkeneko dokumentuen artean ikusentzunezko dokumentuak ere badira, baina oraindik ez dituzte Euskarianan zabaldu. Argitaratu direla jakin ordurako adieraziko dizuegu lerro hauen bidez.