EHTE Txisturako Konposizio Lehiaketako sarien banaketa

EHTE, Txisturako Konposizio Lehiaketa 2023 aurrera doa. Aurtengo lehiaketan mundu osoko 39 nazionalitatetako 105 konpositorek aurkeztu dute beren burua txisturako obra berria konposatzeko hiru enkarguetako bat jasotzeko.

Une honetan epai-mahaikideak lanak baloratzen ari dira enkarguak nori eskaini erabakitzeko. Epai-mahaiaren erabakia datorren abenduaren 11n, astelehena, arratsaldeko 19:00etan Donostiako Udaletxeko areto nagusian izango den ekitaldian ezagutuko dugu.

Ekitaldian, aurtengo lehiaketako sarituen izenak ezagutzeaz gain bost obraz osatutako kontzertua entzun ahal izango ditugu. Hauetako bi 2021eko lehiaketan enkarguak jaso zituztenen obrak izango dira eta haien erabateko estreinaldia izango da; Ángela Gómezen 8 Momentos alde batetik eta Anna Louise Waltonen Zukan obra bestetik.

Gala-kontzertua streaming bidez zabalduko da (Internetez) zuzenean mundu guztian ikusi ahal izateko. Zuek Donostiako Udaletxeko aretora hurbiltzera animatu nahi zaituztegu.