Dianak Ablitasen

Mugarik Gabeko Txuntxuneroek apirilaren 16an Nafarroako Ablitas herrian izango den topaketan parte hartzeko deialdia zabaldu du.
Urtearen plangintza egin zutenean Ablitasen apirilaren 2an elkartzeko asmoa bazuten ere, jai egunen pilaketa dela eta, topaketa esandako apirilaren 16ra atzeratzea erabaki dute.
Topaketan parte hartu eta bazkarira joan nahi dutenek apirilaren 12a baino lehen idatzi behar diote Iñakiri. Horretarako bi aukera daude, Whatsapp bidez 669 480 637 edo emailez burubeltza@hotmail.com.

Eguneko plana hau izango da:

  • 10:00 Kultur Etxean elkartu
    • kalejira
  • 11:15 Hamaiketakoa
    • kalejira
  • 15:00 Bazkaria


Dianetan joko diren piezen partiturak behar dituenak hemendik har ditzake:

  • BIRIBILKETAK
    • Alborada de Segura
    • Agur Zuberoa
    • Ai Simon – Ai Mari Migel
    • Aloña Mendi
    • Atiarno (D. Sandalio Tejada)
    • Betoño
    • Erromerian
    • Gurea da
    • Hego Haizea
    • Ikusi Mendizaleak
    • Pozik Gatoz
    • Trintxerpe
    • Udaberriko Lore Politena
  • ARIN-ARIN eta FANDANGOAK
    • Atiarno (arin-arina)
    • Lagun Zaharra (arin-arina)
    • Andre Madalen (Pamplonas) (fandangoa)
    • Jota Lizarra/Estella (fandangoa)

Gogoratu dianetan Fa# tonuan afinatutako txistuak erabiltzen dituztela.