Euskal Herriko Txistulari Gazteen I. Txapelketa

Euskal Herriko Txistulari Elkarteak txistulari gazteen txapelketa antolatu du. Laguntza eman duten erakunde eta enpresen artean daude: Bilboko Udala, Bizkaiko Foru Aldundia, Kutxabank, Gancedo, Ezpela eta Agirre.

Txapelketa honen lehen edizioa izango dena Bilboko BBK Aretoan ospatuko da apirilaren 29an eta hamasei urte arteko txistulariei zuzendua dago. Hiru kategoriatan banatuta dago txapelketa:

  • A kategoria: 12 urte edo gutxiagoko bakarlariak
  • B kategoria: 13 eta 16 urte bitarteko bakarlariak
  • D kategoria: taldeak

Goizean izango dira bakarlarien saioak eta arratsaldean taldeenak. Guztiek txistuko eta musikako profesionalez osatutako epaimahaiaren aurrean jo beharko dute aukeratutako pieza.

Txistulari gazte nabarmenek jasoko dituzten sarietan 2500 eurotik gora banatuko dira.

Parte hartu nahi duten txistulari gazteek izena emateko orria behar bezala beteta amaiabilbao@bilbaomusika.eus helbidera bidali beharko dute mezuaren gaian EUSKAL HERRIKO I. TXISTULARI GAZTEEN TXAPELKETA idatziz apirilaren 17a baino lehenago.