Otsailaren 11 eta 12ko astebururako ekintzak antolatu dituzte Mugarik Gabeko Txuntxuneroek. Hauek Tafallan izango dira.
Hasteko, larunbatean (otsailak 11) danborrada egitea pentsatu dute. Horretarako txistulariak goizeko 10’etan Tafallako Alkartetxean elkartuko dira iparraldeko Marinelak danborradako lagunekin eta hamarretakoa egin ondoren 11 eta laurdenetan abiatuko dute Tafallako alde zaharrean egingo duten danborrada. Ordubata t’erdietan Nafarroa enparantzan bukatuko dute danborrada. Ondoren elkarrekin bazkalduko dute Erriberri-Oliten.
Egun horretan joko diren piezetakoren baten partiturak behar badituzu, hemen jarri dituzte Mugarik Gabeko Txuntxuneroek.
Hurrengo egunean, otsailak 12 (igandea), dianak izango dira Tafallan. Oraingoan, txistulariak pirataz mozorrotuta (bakoitzak ahal edo nahi duen neurrian) etortzera gonbidatu dituzte; ez da derrigorrezkoa. Berriro 10’etan jarri da topatzeko ordua, baina oraingoan Udaletxeko enparantzan jarri da lekua; han izango da musika kioskoaren abordaia. Segidan hamarretakoa Alkartetxean egin eta 11 t’erdietan abiatuko da Tafallako kaleak zeharkatuko dituen ibilaldi musikala. Ordubietan jauziak joko dira Nafarroa enparantzan eta han bukatu ondoren elkarrekin bazkalduko dute Erriberri-Oliten hirurak laurden gutxi edo hirurak aldera.
Bi egunetakoren batean parte hartu nahi duen txistulariak Fa # tonuan afinatutako txistua jo beharko du. Horretaz gain, Andoniri idatzi beharko dio 640 564 504 (Whastsapp) edo acortijy@gmail.com helbidera bere asmoa eta bazkaltzera geratuko den adieraziz.