MGT: Andosillako dianak

Data gerturatzen ari da eta Mugarik Gabeko Txuntxuneroek Andosillako dianen nondik norakoak zehaztu dituzte. Aurrikusitakoa beste data bat bazen ere, azkenean urtarrilaren 21ean, larunbata, izango da.

Bertan parte hartu nahi duten txistulariek Amaiari Whatsappera (630 440 437) idatzi behar diote urtarrilaren 15aren aurretik. Kontuan izan oraingoan FA NATURALEAN afinatutako txistuak erabiliko direla. Zergatia? Andosillako txistu ikasleek Mugarik Gabeko Txuntxuneroekin debutatuko dute eta beraiek FA NATURALEAN afinatutzen duen pieza bakarrik dute.

Joko diren biribilketa edota dantzetakoren baten partitura behar baduzue, hemen eskura dezakezue.