Mugarik Gabeko Txuntxuneroak urte berrian bazter guztiak txistu hotsez alaitzeko gogoz daude eta aurtengo behin behineko egutegia zabaldu dute.
- Urtarrilak 22 Andosilla
- Urtarrilak 29 Ziburu
- Otsailak 11-12 Tafalla
- Apirilak 2 Ablitas
- Maiatzak 14 Pasaia
- Maiatzak 21 Faltzes
- Ekainak 18 Donibane
- Ekainak 25 Orkoien
- Uztailak 8-9 Iruña
- Uztailak 30 Tutera
- Irailak 10 Zangoza
- Irailak 30 Larraga
- Urriak 22 Nafarroa Oinez (Etxarri Aranatz)
- Urriak 29 Lizarra
- Abenduak 3 Nafarren Eguna
- Abenduak 24 Olentzero
Bide batez, Marinelak Danborradarekin Ziburun jo nahi duten txistulariei urtarrilaren 29an izango den egitaraua ere zabaldu diete. Bazkaltzera geratuko direnek urtarrilaren 10aren aurretik jakinarazi behar dute Sebastiani idatziz (sitxassa@orange.fr).
Egun horretako plana hau izango da:
- 9:30 Dianak
- 10:45 Danborrada alde zaharrean
- 13:00 Desfilearen bukaera eta aperitifa
- 14:30 Bazkaria (txistulariek 0 € beraiekin doazenek 17 € bakoitzak)
Txistuarekin joko diren piezak hauek dira. Ibilbiderako:
- Amaia-Retreta I
- Eusko
- Gau ibilera
- Gazteiko jaietan
- Ikusi mendizaleak
- Kinkirinera
- Onraita
- Udaberriko lore politena
- Vitoria
- Plazan jotzeko:
- Agur donibandarrak
- Andre Madalen (Pamplonas)
- Hau dek hau
- Comparsa Caballería de Viejas
- Deba (Hirugarren kalez-kale)
- Donostiako Martxa
- Gaztelu eguna
- Idiarena
- Ingurutxo de la Tamborrada
- L’Encantada
- Mutriku herria
- Rigodón (Demetrio Romano)
- Azkena
- Tomás Acebal – El Bala
- Carmelo Ibarzabal
Gogoratu Fa # tonuan afinatutako txistuak erabiliko direla eta partituraren baten falta somatuz gero hemendik deskarga daitekeela.