[STREAMING] Txisturako Konposizio Lehiaketa

Igande arratsaldean Lezoko Gezala auditorioan izango den gala-kontzertua streaming bidez zuzenean ikusteko aukera izango da Euskal Herriko Txistulari Elkartearen Facebook orrian sartuta. Gogoratu kontzertuaren ondoren aurtengo EHTE Txisturako Konposizio Lehiaketako sarituak ezagutzera emango direla.

Elkartearen Facebook orrian inoiz sartu gabea bazara, hau da lotura: Euskal Herriko Txistulari Elkartea.