Lehengo azaroan Euskal Herriko Txistulari Elkartearen Zilarrezko Domina ezartzeko ekitaldia bertan behera geratu ondoren, data berria jarri dute antolatzaileek. Martxoaren 19an ezarriko zaio Zilarrezko Domina Iruñean.
Ekitaldi honetan parte hartzera gonbidatuta daude Euskal Herriko Txistulari Elkarteko bazkide guztiak. Kalejiretan jo nahi duenari Fa tonuko txistua edo Si bemoleko silbotea erabiltzea eskatuko zaio. Egun horretarako aukeratu diren doinuen partitxelak bazkideen atalean jarrita daude eta egunean bertan behar dituenari paperean emango zaizkio. Gogoratu, jazkerari dagokionean, ekitaldiaren garrantziak eskatzen duen bezala, txukun jotea beste baldintzarik ez dela jarri. Eguna bukatzeko anai arteko bazkaria izango da, gutxi gorabehera 20 euro kostako da eta momentuan ordaindu beharko da.
EGITARAUA
- 12:00 Taxoare/Blas de Lasernako errotondan (eskultura berdearen ondoan) txistulariak elkartzea eta kalejira Ecay jaunaren etxera
- 12:30 Ecay jaunaren etxe aurrean txistularien harrera Juan Manuel Ecayri. Kalejira Oberenara
- 13:00 Oberena (Sebastian Albero kalea, 1) Euskal Herriko Txistulari Elkartearen Zilarrezko Domina Juan Manuel Ecay Bueno jaunari ezartzeko ekitaldia
- 14:00 Oberena jatetxea Anai arteko bazkaria