Xabier Saldias eta Roberto Moso Bilboko Txistulari Alardean

Egan eta Zarama taldeko abeslariak oholtzan izango dira txistulariekin batera Bilboko Aste Nagusiko txistu kontzertuan. Hitzordua abuztuaren 25ean, 13:00ean plaza Barrian.

Bilboko Udal Txistu Bandak antolatuta, Txistularien Alardea ospatuko da igande honetan Bizkaiko hiriburuan. Aurtengoan emanaldiak bi gonbidatu berezi izango ditu: Egan taldeko abeslari Xabier Saldias eta Zarama taldearen ahots Roberto Moso. Abeslari bakoitzak bere errepertorioko hiruna abesti arrakastsu emango dituzte txistulariekin batera.

Egan musika taldea 1970. urtean abiatu zen plazarik plaza. 13 disko baino gehiago argitaratu eta 46 urteko ibilbidea osatu zuen taldeak Xabier Saldias buru zuelarik. Kantari azpeitiarrak Behin batian Loiolan, Mexiko eta Mexikon lo egin ez kantak eskainiko ditu.

19771n Zarama taldea jaio zen Bilboko ezkerraldean. Punk eta rock taldea euskara erabiltzen aurrenetakoa izan zen euskal rock erradikalaren garaian. Geldialdi luze baten ostean taldea berriro elkartu zen 2009an, diskoa eta hainbat kontzertu eskainiz. Taldearen kantu arrakastatsuenetako hiru entzungo dira igandeko kontzertuan: Txatxo, Iñaki ze hurrun dago Kamerun eta Gaueko buruko mina.

Kontzertuaren osagaiak

Azken urteotako ildoari jarraituko dio emanaldiak. Zuzendari lanetan arituko da Bilboko Udal Musika Bandako zuzendari  José Rafael Pascual-Vilaplana. Oholtzan izango dira baita San Anton abesbatza eta Xabi Aburruzaga trikitilaria. Euskal Herriko txoko ezberdinetatik etorritako txistulariekin batera metal boskotea eta teklatua, gitarra, baxua eta perkusioek osatutako konboa arituko da.  Ez dira faltako ezta Bizkaiko Gaiteroak eta dantzariak.

Egitaraua

  1. Zortziko bi …. Melodias populares / Mold. Xabier Zabala
  2. Aitari …. Xabier Zabala
  3. Txatxo …. Zarama / Mold. Xabier Zabala
  4. Iñaki, ze urrun dago Kamerun…. Zarama / Mold. Xabier Zabala
  5. Mollarri …. Xabier Zabala
  6. Behin batian Loiolan … Jhon Denver / Mold. Egan – Aitor Arozena
  7. Mexiko ….J.M. Arozamena – L. Mariano – F. López  / Mold. Xanet Arozena
  8. Musika plazan …. Herri doinuak / Mold. Xabier Zabala
  9. Gaueko buruko mina …. Zarama / Mold. Xabier Zabala
  10. Lo ez Mexikon …. Les Hunphries Singers / Mold. Egan – Xanet Arozena

Afitxa