Txistulari banda zuzentzeko ikastaroa, online

Jose Migel Laskurain txistulari eta orkestra zuzendariak txistu banda bat zuzentzen ikasteko ikastaroa eskaintzen du on line. Aukera berria hau, newtxistu web orria osatzera dator.

Txistulariontzat tresna berria jarria du sarean Jose Migel Laskurain orkestra zuzendari eta txistulari bergararrak. Proiektua New Txistu 1.0. gisa ezagutzera eman du. Orain arte partiturak eta audioak eskaini baditu, orain pausu berri bat eman du: on line bidezko ikastaroa eskaintzen du.

Ikastaroa txistu banda zuzentzeko oinarrizko arauak ikasi nahi dituenari zuzendua dago. Ordu beteko 5 eskola jasoko ditu izenak ematen dituenak. Eskola orduok internet bidez jasoko dira, norbere erritmoan eta ordutegian ikusteko moduan. Horrez gain, honako edukia duen ikasmateriala jasoko du ikasleak: proiektuaren definizioa; musikariak eta baliabideak; zuzentzearen prozesua; perkusioa; eta, alardeak eta beste musikatresnak.

Ikastaroa Jose Migel Laskurainek emango du. Bergararra Orkestra eta Banda Zuzendaritzan Lizentziatua da ROYAL Schools of Music of London-en eta Bergarako Txistu Bandako zuzendari dihardu.

Ikastaroak 100€ prezioa du. Informazio gehiagorako hemen.

Web orria

Bestetik, newtxistu web orriak, jada 50 partitura eta audio eskaintzen du. Etorkizunera begira afinzaioa lantzeko ariketak ere iragartzen ditu.

newtxistueus.simdif.com