[AUDIOA] Zukan hirukoa RTVEko Radio Clasican

Zukan taldeko kideak Espainiako irrati publikoan izan ziren atzo, apirilak 25, Cafe Zimmermann saioan.

Elkarrizketa eskaintzeaz gain, Jon Ansorena txistulariak, Maria Zubimendi akordeoilariak eta Gorka Catediano perkusio joleak osatzen duen taldeak, zuzenean jo zituen Mikel Chamizoren Lantz eta Frederic Rzewski musikagilearen To the Earth obraren zati baten moldaketa.

Hona hemen saio osoa entzungai:

Saioaren inguruko informazio gehiago hemen.

Zukani buruz gehiago jakiteko irakurri honako berri hau.