Ablitas, Mugarik gabeko Txuntxuneroen hurrengo geltokia

MGTko txistulariek deialdi berria zabaldu dute apirilaren 7rako Nafarroako Ablitas herrira joateko. Kalez kale herria alaitu ostean bazkaria egin dute.

Apirilaren 7rako hitzordu berri baten berri eman dute MGTko kideek. Goizeko 10etan elkartuko dira Ablitas (Nafarroa) herriko aparkalekuan. Bertatik abiatuta kalejirarekin hasteko. 11:15ean geldialdia egingo dute txzistulariek hamaiketako batekin indar berritu eta kalez kale txistu doinuak zabaltzen jarrraitzeko asmoz.

Lanak amaituta 14:30ean bazakaria izango dute parte hartzaileek. Musikariek 6€ko ekarpena egin beharko dute, gainerakoek berriz, 12€koa. Izena emateko azken eguna apirilaren 2a izango da.

Izen ematea

Izen ematerako whats app-a baliatuko da 669 480 637 telefono zenbakira idatziz. E-mailez egitekotan helbide honakoa izango da: burubeltza@hotmail.com.

Errepertorioa

Partiturak lotura honetan deskargatu ditzakezue. Ohi legez fa #-ko txistua erabiliko da.