[IRUDITAN] Aiko taldearen Garaikideak ikuskizuna

Argazkiak: Aiko taldea

Garaikideak ikuskizun berriaren aurre-estreinua egin zuen pasa den otsailaren 3an Durangoko Palteruenean Aiko taldeak. Emanaldiaren zenbait bideo sareratu dituzte eta baita promoziorako hainbat argazki, hona dakarzkigunak.

Korrika Kulturalaren baitan sortu du Garaikideak ikuskizuna Aikok. Aurre-estreinuaren ostean jada baditu emanaldi berriak lotuak: otsailak 17an, igandez, Berriozarreko (Nafarroa) Kultur etxean 18:30ean eta martxoaren 24an Agoitzen (Nafarroa).

Ikuskizunari buruz gehiago jakiteko irakurri berria hau.

Bideo gehiago Aikoren facebookean.