Euskal Herriko Txistulari Elkarteak urteko batzar Orokorra eta Txistu Egunerako deialdia zabaldu du. Hitzordua martxoak 16an izango da Sopelan (Bizkaia). Batzarraz gain, kontzertua eta bazkaria izango dira egitarauan.
Urtero legez EHTEk elkartearen Batzar Orokorrerako deia egin du. Aurten Bizkaiko Sopela herrian izango da bilera. Elkarteren kontuez jarduteaz gain, izango da baita musikarako eta jai girorako tarterik tarterik noski, batzarrarekin bat, Txistu Eguna antolatu baitute egun horretarako.
Egitaraua
Txistularien elkarretaratzearekin hasiko da eguna, 9:15ean San Pedro elizaren aurrean. Jarraian goiz deiarekin txistu doinuak herrian barreiatuko dira. Batzar Orokorra 10:15ean hasiko da, bigarren deialdiarekin kultur etxean. Behin bilera bukatuta, hamaiketakoa eta berriz kalez kale arituko dira txistulariak.
Udaletxean, berriz, 12:30ean agintarien harrera ekitaldia gauzatuko da. Ordu erdi beranduago Udaletxe plazan kontzertua eskainiko dute txistulariek. Ondoren, 14:30ean Urdulizera abiatuko dira txistulariak, bertan, Txozna jatetxean bazkari legea egiteko.
Batzarrera eta txistularien egun honetara etortzeko asmorik baldin baduzu, dei egizu Errenteriako egoitzara (943 528 613) ala idatzi txistulari@txistulari.eus helbide elektronikora, otsailaren 28a baino lehen. Bazkariaren prezioa 25€koa izango da. Ordainketa egiteko elkarteko ohiko kontu zenbakietan egin behar da, izena eta abizena adieraziz.
Garraioa
Autobus zerbitzua izango da, ibilbide honekin: Iruñea (El Sadar)6:45, Gorriti (Pagozelai) 7:20, Donostia (Pio XII) 7:50, Zarautz (barrera) 8:05, Durango (barrera) 8:35 eta Sopela 9:15. Horretarako, ezin bestekoa izango da aurrez izena ematea otsailaren 28a baino arinago.
Eguneko partiturak, berriz, webean jarriko ditugu bazkideen eskura eta Txistu Egunean bertan banatuko ditugu baita.
Deialdi osoa laster gure webean izango da eskuragarri bazkideen txokoan.