Ziburura joateko deialdia zabaldu MGTk

Mugarik Gabeko Txistulariek urtarrilaren 27rako hitzordua jarri dute Ziburun (Lapurdi) Bixintxo jaien harira Marinelak Danborradarekin bat eginez.

Urtarrilaren 27an Ziburura joateko deialdia zabaldu MGTk, Lapurdiko herriak Bixintxo jaiak ospatzen dituela probestuz. Eguneko egitarauan ohiko dianaz gain danborrada ere izango da Marinelak taldeko kideekin batera.

Egitaraua

Eguna dianarekin hasiko dute txistulariak 9etan. Ordu bete kalez kale aritu ostean, 10etan hamarretakoaren tenorea izango da. Indarrak bilduta, bi orduko danborradari ekingo diote 12:30erarte. Zizka-mizkak etorriko dira ondoren, azkenik 14:00ean bazkari musikatua izango dutelarik parte hartzaileek.

Izen ematea

Urtarrilak 10 izango da izena emateko azken eguna, horretarako honako helbide elektronikora idatzi beharra dago: acortijy@gmail.com. Bazkaria musikarientzat debaldekoa izango da. Ohiko legez, Fa#ko txistua erabiliko da. Danborrada artean dagoenez ez da atabalik joko, hala ohartarazi dute antolakuntzatik.

Jo beharrekoa

Danborradari dagokion errepertorioa zehazteke dago, lotura honetan dauden abestien artean hautatuko da. Kalejirari dagokionez, beste lotura honetan dituzue eta jarraian zerrendatuta: