Donostiako eta Gasteizko aurtengo txistu kontzertuak ikusgai

Bihar, abuztuak 18, ETB1ek Donostiako Txistularien Kontzertu Nagusia emango du.

Pasaden abuztuak 11ko kontzertua 23:10ean ikusi ahal izango da Euskal Telebistako lehenengo katean. Aurrerago, EITBk ohi duen bezala, on line ikusgai jarriko du Interneteko Nahieran atalean.

Gasteizko Txistu Kontzertua

Jada ikusgai da, Arabako hiriburuan abuztuak 5ean txistulariek eskainitako kontzertua. Horretarako EITBko Nahieran atalera jo behar da, honatx lotura.