Bueltan dira txistulari eta gaiteroen dantzaldiak Gaztelu plazan

Iruñeako Txistu Banda Gaztelu plazara itzuli da bere ohiko dantzaldiak eskaintzera. San Ferminetako geldialdiaren ostean, astearte eta ostegunero arratseko 7etatik 9etara, gaitero eta txistulariek dantzarako gonbita luzatuko dute berauen doinuekin.

Kalejirak, pasodobleak, polkak, zortzikoak… berriz ere entzungai izango dira Iruñeako bihotzean, Gaztelu plazan. Hiriburuko Txistu Bandaren eta Gaitero Bandaren eskutik, astearte eta ostegunero, publikoa dantzan jarri  nahi duen ekimenaz gozatzeko aukera izango da. Iraila bitarte, ordutegia arratseko 7etatik 9etara izango da dantzaldirako, hortik aurrera 18:30etara aurreratuko da.