Ikuskizuna eta ipuin musikala, bi estreinaldi txistulariak tarteko

Kristalezko Bihotza ipuin musikala eta Laida Pilota ikusgarriaren lehen emanaldiak izan dira asteburu honetan. Proiektu hauetan bi txistularik parte hartzen dute, Garikoitz Mendizabal zestoarra David Adurzak sortutako  ipuinean eta Pier Paul Berzaitzek zuzenduriko ikuskizunean Haritz Ezeiza hernaniarra.

Asteburuak bi estreinaldi utzi dizkigu. Tolosan ekainak 30 eta Altzon uztailak 1 (Gipuzkoa), Kristalezko Bihotza ipuin musikala taularatu zuten. David Azurzak sortutako musika eta Joseba Sarrionaindiaren testua uztartzen ditu kontakizunak. Hodeiertz Abesbatz tolosarrarekin batera Garikoitz Mendizabal txistularia, Aitor Furundarena akordeoilaria eta bost perkusio jole aritzen dira: Nora Rosel, Manex Gorostegi, Aitor Zabala eta Asier Izagirre. Narrazioari ahotsa emanez Andoni Aleman eta proiekzioekin Kepa Beraza jarduten dute. Zuzendaria berriz, David Azurza.

Tolosako atariak ere, horrela jaso du berria.

 

Kristalezko Bihotza Ataunen// Garikoitz Mendizabalen facebooketik

 
Laida Pilota

Pier Paul Berzaitzek, berriz, ikusgarria estreinatu zuen Donapaleun (Behe Nafarroa), ekainak 30 zituenean. Kantuak, dantzak eta bertsoak uztartzen dituen sorkuntza da Laida Pilota, pilota eta pilotarien munduari gorazarre egiten diona. Egituran zazpi istorio barne biltzen ditu, euskal kulturara hurreratzeko probestuz.

Zuberotarrak zuzenduriko ikusgarrian Haritz Ezeiza txistulari hernaniarrak esku hartzen du. Gehiago jakiteko honatx bideoa.