Nafarroako Tafalla herrian jaio zen Mielotxin taldea duela 15 urte. Taldea, herria bezala, kultura eta hizkuntza bidegurutze bat da, aberatsa eta anitza. Hainbat sari jaso dituzte, eta lau disko kaleratu, 2003an Iñigo Agerri akordeoilariaren ekimenez sortu zenetik. Ismael Yaguek txistua, txirula eta silbotearen kolorea gehitzen dio proiektuari.
Musika tradizionaletik eta modernitatetik edan guran, Iñigo Agerri, akordeoilari eta abeslariak Mielotxin taldea sortzeko ekimena izan zuen 2003an. Bere xedea “Nafarroan folk musikaren ikuspegi berri bat eskainiko zuen proiektua martxan jartzea zen”. Gainera Tafallaren kokagune eta historiak, taldea kultura eta hizkuntza ezberdinekin lotu zuen hasieratik.
Hastapenetik, kritika onak jaso zituen taldeak. 2004ean, proiektuak, bi sari erdietsi zituen: Musika Berriak ataleko Nafarroako Artista Gazteak lehenengo saria eta Illoran (Granada) ospaturiko Eurofolk 04 jaialdiko bigarren saria.
Lehen diskoa
2005ean heldu zen lehen lan diskografikoa Empápate, sariek bultzatutako lana eta Oreka Tx, Gontzal Mendibil, edota Pipo Alvariño kitar jolearen kolaborazioekin. Diskoaren aurkezpen biran beste sari bi sari heldu ziren: Ermuako Folkez Blai jaialdiko lehenengo saria eta Kantabriako Escenario Prau jaialdian hirugarren saria.
Bigarren diskoa
2007an, Mendebala – Sopuerta III. maketa txapelketan lehenengo saria jaso zuten: MDSK
diskoetxearekin disko baten grabaketa. Horrela heldu zen estudioko bigarren lana Almadierra.
Ekoizpen lanetan Pipo Alvariño aritu zen. Lan zaindua, taldearen ibilbidean aurrera pausu garrantzitsua suposatu zuen. Diskoa bukatu eta berehala, aldaketak gertatu ziren taldean eta taldekideen joan etorriak izan ziren.
Hirugarren eta laugarren lanak
2010.ean taldea, Madrilera joan zen disko berria grabatzera Cuando la beharra obliga izenburupean. Hurrengo urtetan aldaketa gehiago etorriko ziren eta taldea, hainbat urtez hirukote modura aritu zen emanaldiak eskaintzen.
2017an, berriz bosteko modura jardun zuten, orain arteko azken diskoa plazaratuz Alan Lomax in Memoriam. Hauetako konposizio batzuk 1953an Nafarroan Alan Lomaxek grabatu zituen kantuetan oinarritzen dira. Horrela aurkezten dute lana taldekideek ondorengo bideoan:
Partaideak
Iñigo Agerri: akordeoia, kalimba y ahotsa
Ismael Yague: txistu, txirula, ttun – ttun, pandero, goilarak, ahotsak…
Pablo Castanera: gitarrak.
Santi Elizalde: baxu elektrikoa eta txeloa.
Iñaki Hurtado: perkusioak
Diskografia
Empápate (2005)
Almadierra (2008)
Cuando la beharra obliga (2010)
Alan Lomax in memorian (2017)
Sarean
Artikulu hau Txistua & Folka serieko bigarrena da. Baldintzak betetzen duen proiektua baldin baduzu, bidali informazioa komunikazioa@txistulari.eus helbidera eta horrelako artikulu bat argitaratuko dugu.