Ekainak 29 Muskizko Txistu Alardea ospatuko da, kantua ardatz

Argazkia: 2013ko Muskizko Txistu Alardea Jarraitzen Dugu Txistu Taldea

Muskizko (Bizkaia) Jarraitzen Dugu txistu taldeak, txistu alardea prestatu du ekainak 29rako. Txaro Garcíaren zuzendaritza pean, kontzertuak kantua izango du ardatz. Horretarako Muskizko Txikiteroak abeslari taldea eta Martin Barcelona tenorra igoko dira oholtzara.

Txistulari Alardearen 13. edizioa antolatu dute Jarraitzen Dugu txistu taldekoek aurten. Hitzordua, ekainaren 29an izango da Meatzari Aretoan, arratsaldeko 8etan. Zuzendaritza lanetan Txaro García arituko da. Musikariei dagokionez, Euskal Herriko txistulariekin batera Martin Barcelona tenorra eta Muskizko Txikiteroak abeslari taldea arituko dira. Izan ere, egitarauan pisu handia izango dute abestiek. Besteak beste, Maitetxu Mia, Xalbadorren Heriotzean, De Colores, Un Ingles vino a Bilbao eta tankerakoak entzun ahal izango baitira.

Baina, musikari gehiago ere izango dira emanaldian. Portu Brass haize boskotea eta Abanto Musika Eskolako perkusio, baxua, gitarra, pianoa, txalaparta eta trikitixaren soinuak ere adituko dira txistuarekin batera.

Egitaraua eta afitxa