BIDEOA: Iker Alvarezen Txistua Gaur

Oraintxe, Txistulari aldizkariko 251.zenbakia  bazkideon eskuetan delarik, edo heltzear, Iker Alvarez Gonzalezen bideo bi dakartzagu. Txistulari bizkaitarrak, aipatu aldizkarian, bere karrerako lana aurkezten du Gaur: Txistuaren etorkizuna irudikatzen.

Lehenengo bideoan gogoetak plazaratzen ditu Ikerrek eta bigarrenean berriz, bere karrera bukaerako kontzertuko irudiak eta musika jasotzen ditu.

Kontzertu horren albistea hemen berreskuratu dezakezu.