Karrera Amaierako Saria lortu du, Iker Alvarez txistulari bizkaitarrak

Iker Alvarez Gonzalez, Karrera Amaierako Sarietan.

Iker Alvarez Gonzalez txistulari bilbotarrak pasa den ekainean aurkeztu zuen Gaur: Txistuaren etorkizuna irudikatzen lana Nafarroako Goi Mailako Kontserbatorioan, Karrera Amaierako Proiekturako. Karrera Amaierako Sarietarako pasa den astean egin zen ekitaldian, berriz, Saria jaso zuen, 10ekoarekin.

Ekainean bukatu zituen goi mailako txistu ikasketak Iker Alvarez Gonzalez txistulari bilbotarrak, Nafarroako Goi Mailako Kontserbatorioan. Orduan aurkeztu zuen Gaur: Txistuaren etorkizuna irudikatzen Ikasketa Amaierako Proiekturako, eta 10ekoaren saritu dute orain, azaroaren 9an egin den Karrera Amaierako Sarietarako ekitaldian. Bertan, Joaquin Lecumberri, E. Gorosarri eat Hilario Extremiana konpositoreen obrekin osatutako errezitala jo zuen.

Gaur: Txistuaren etorkizuna irudikatzen lanak, txistuak gaur egun bizi duen egoeraren inguruko ikerketa eta analisia du oinarri, hezkuntza, administrazio, instituzio eta gizarte mailari dagokionean. Proiektu honen helburua da, publikoari helaraztea eta eszenatokietara eramatea txistuaren gaur egungo errealitate desberdinak eta eskaini ditzakeen aukera anitzak. Horretarako, zuzeneko musika, dantza eta txistuaren munduan erreferente diren pertsonaia, artista eta konpositoreei egindako elkarrizketen zati desberdinekin osatutako mini-dokumental baten proiekzioa bateratzen dituen ikuskizun bat osatu du.