Abian da Txisturako Konposizio Lehiaketa

Euskal Herriko Txistulari elkarteak abian jarri du Txisturako Konposizio Lehiaketa. Ekimenak, txisturako musika-lan berrien sorkuntza sustatu nahi du. Horretarako, 3.000 euro banatuko dira saritan.  Bigarren urtea du lehiaketak aurten, eta oinarrietan aldaketak dakartza. Eresbilekin elkarlanean antolatua, Eusko  Jaurlaritzaren eta Kutxaren babesa du txapelketak.

Iazko esperientzia errepikatuz, lehiaketa antolatu du Euskal Herriko Txistulari Elkarteak (EHTE) Eresbilekin elkarlanean. Helburua, txisturako sorkuntza berriak plazaratzea da. Lanak aurkezteko epea 2018ko irailaren 1ean bukatuko da.

Bi musikagile ospetsuk eta txistulari batek osatutako epaimahaiak, hiru sari banatuko ditu: lehena 1.500 eurokoa, bigarrena 1.000koa eta 500 euroko sari berezia.

Aurkeztutako lanek, argitaratugabe edo estrenatugabeak behar dute izan, eta ezin dute 10 minutuko iraupen-muga gainditu. Musikatresneei dagokionez, sei izan daitezke orotara, horietatik bat behintzat txistuaren familiakoa delarik. Ezingo da elektronika edo anplifikaziorik erabili.

Oinarriak euskaraz

Oinarriak gaztelaniaz.

Oinarriak ingelesaz.

Informazio gehiagorako: konposiziolehiaketa@txistulari.eus