Eibarko Usartza Txistulari Banda kalejiran, igandean

Eibarko Udaleko ekitaldien egutegian zehaztu bezala, igande honetan, urrak 29, kalejiran aterako da Eibarko Usartza Txistu Taldea.

Goizeko 11:00etan abiatuko da, Txonta auzoan barrena, eta hainbat pieza mota joko ditu: zortzikoak, kalejirak, dantzak… Giro ederra jarriko dutela-eta, txistulariekin bat egitera animatu dituzte herritar guztiak.